Compostela Saria

Santiago de Compostelako Udalaren Hezkuntzaeta Hiritartasun Departamentuak, Irakurzaletasunasustatzeko XVII. Kanpainaren barrenean eta Kalandrakaargitaletxearekin batean, album irudidunak egiteko"COMPOSTELA" nazioarteko X. Sarirako deia egiten du.Hauek dira deialdiaren oinarriak:

1. Album irudidunen kategorian sar daitezkeen obrak aurkezten ahal dira albumirudidunak egiteko "COMPOSTELA" nazioarteko X. Sarira, hau da, irudien eta testuarenbidez egiten diren kontakizunak, testuak eta irudiak elkarren osagarria baitira.

2. Obrak Iberiar Penintsulako hizkuntzetako edozeinetan aurkezten ahal dira, etajatorrizkoak eta behin ere argitaratu gabeak izan behar dute nahitaez. Ez da obraonartuko baldin eta beste obra originalen baten egokitzapena bada, edo bestelehiaketaren batean saria edo aipamen berezia eman bazaio. Ez dira onartuko ere,hiru irudi baino gehiago interneten argitaratuak dituzten lanak.

3. Testuaren eta irudien egileak bat edo gehiago izan daitezke, eta edozeinnazionalitatetakoak. Ezin dira aurkeztu aurreko urteetako irabazleak eta Kalandrakaargitaletxeko langileak.

4. Proiektuak edozein tamaina, teknika edo formatu izan dezake, baina ez da izanenbarneko 40 orritik gorakoa, hau da, 40 orrialde izanen ditu gehienez babes-orriak etaazalak kontatu gabe.

5. Lehiaketara aurkezten diren egileek honakoa aurkeztu beharko dute:

· Testuaren bost kopia.

· Hiru irudi jatorrizko, eta haietako bakoitzaren koloretako bost fotokopia.Teknika digitala erabili bada, lanaren bereizmen handiko inprimatzeak onartuko dira.

· Aurkezten den proiektuaren maketa bat burutua. Inprimaturiko bertsio horrendiseinua, testua eta irudiak argitaratuko den liburutik ahalik eta gertuen izango da.

6. Obretan ez da egile(ar)en izenik agertuko. Bai, ordea, goiburu bat edo izengoiti bat.Parte-hartzaileen datu pertsonalak gutun-azal itxi batean adieraziko dira.Gutun-azalean, nahitaez, hauxe jarri behar da: kanpoaldean, obraren izenburua edoizengoitia; eta, barnealdean, egile(ar)en izen osoa, posta-helbidea, harremanetarakotelefonoa, eta helbide elektronikoa. Gutun-azalaren barrenean, bestetik, NAN edopasaporte osoaren fotokopia bat sartu behar da, baita liburuaren iruzkin edo aipamenbat ere.

7. Lanak Santiago de Compostelako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira,edo hara bidali (Salvador Allende lehendakariaren kalea, 4, 15705 Santiago deCompostela. A Coruña. Espainia). Gutun-azalean hauxe jarriko da hitzez hitz: "Albumirudidunak egiteko COMPOSTELA nazioarteko X. Saria". Garraio-agentzien bidezaurkezten diren gutun-azaletan ez dira sekula agertuko egileen izenak.

8. Lan originalak aurkezteko epea oinarri hauek iragartzen diren egunean irekikoda, eta 2017ko maiatzaren 12an itxi. Postetxeko zigilua ez daiteke izan lanakaurkezteko azken eguna baino geroagokoa. Epaimahaiaren erabakia 2017koekainaren bigarren hamabostaldian, Liburuaren Hilean, Santiago de CompostelakoUdalak irakurzaletasuna bultzatzeko antolatzen duen kanpainarekin bat(XVII. kanpaina da aurtengoa).

9. Haurrentzako literaturan eta irudigintzan ospea aitortu zaien pertsonekosatuko dute epaimahaia. Idazkaria entitate antolatzaileek izendatzen dutenkidea izanen da. Saria eman gabe gelditu liteke, eta epaimahaiaren erabakiaapelaezina izanen da.

10. Sari bakarra egonen da, 9000 eurokoa, egile-eskubideen ordainketarenaurrerapen modura. Gastua onesteko, udalak baldintza bat jarriko du:horretarako nahikoa diru izatea 080.32600.48900 kontu-sailean 2017koaurrekontuetan. Sariari dagozkion atxikipen fiskalak ezarriko zazikio. Saria ezda ordainduko harik eta egileak lana bukatua eta argitaratzeko moduan aurkeztenduen arte. Kalandrakak Iberiar Penintsulako hizkuntza ofizial guztietanargitaratuko du (galegoz, katalanez, euskaraz, gaztelaniaz eta portugesez) lansaritua, 2017ko azaroann hain zuzen ere. Horretarako, behar direnargitalpen-kontratuak sinatuko dira. Orobat, argitaletxeak aukera izanen duepaimahaiaren iritziz aipamen berezia merezi izan duten lanak ereargitaratzeko. Horretarako eskubidea urtebetez izanen du argitaletxeak.Handik aurrera, egile(ak/ek) nahierara jokatzen ahalko du(te) bere obrarekin.

11. Lan bukatua 2017ko irailaren 2a baino lehen aurkezteko konpromisoahartzen dute egileek.

12. Egileek beren gain hartuko dituzte sarira aurkezteko lanenbidalketa-gastuak. Antolatzaileek ez dute bere gain erantzikizunik hartukobaldin eta jatorrizko lanak galdu edo hondatuko balira, edo atzerapenagatikedo hirugarren bati egotz dakiokeen beste zergaitengatik lanak lehiaketanonartuak ez badira.

13. Egileek eskubidea dute hautatu gabeko lan orijinalak itzul diezazkietelaeskatzeko. Horretarako, helbide honetara idatzi beharko dute:premiocompostela@kalandraka.com. Egileek beren gain hartuko dituztebidalketa-gastuak. Horretarako, kontu-zenbaki bat emanen zaie interesatuei,garraio-gastuei dagokien diru-sarrera egiteko. Epaia eman eta handik hilabetebatera, eskatzen ez diren obrak suntsitu eginen dira.

14. Antolatzaileek ez dute konpromisorik hartzen saritu gabeko lan orijinalenegileekin posta edo telefono bidezko komunikaziorik izateko, ezta araudiariburuzko interpretazio edo aplikazioari buruzko argibiderik emateko ere.oinarriak

Antolatzen duten erakundeak:

Concello de Santiago de Compostela - Departamento de Educación e Cidadanía

Kalandraka Editora