Luisa Aguilar

Asturias, 1974

Gizarte Lanean diplomatua Oviedoko Unibertsitatean. Bere arte prestakuntzak 1991. urtean izan zuen hasiera, “Kamante Teatro” haurrentzako taldean. Bertan aldi berean landu zituen antzezle lana eta sormen lana. Luisa Aguilarren “¿De qué color es el sol?” izeneko testua saritua izan zen Italian, Amalfiko Nuove Mani izeneko Jaialdi Europarrean. 2006an Arte Eszenikoetarako Testu Hoberenarentzako Asturias Saria eman zioten bere azken lanari, “¡Que viene el lobo!” izenekoari alegia. Lan horrekin Kamante Teatro konpainiak, 2007. urtean, Ikuskizun Hoberenaren Saria lortu zuen Haurrentzako Antzerki Azokan (Fetenen). Luisa Aguilar, bertan, emakumezko antzezle hoberena izendatu zuten. Luisa Haur eta Gazteentzako Antzerkiaren Elkarteko kidea da (ASSITEJ).

http://luisaaguilar-volendrina.blogspot.com.es/