Aitziber Akerreta

Iruñea, 1979

Arte batxillergoa egin zuen Iruñeako Arte Eskolan eta Arte Ederretan litzentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Pinturan espezializatu zen. Unibertsitate-ikasketak amaitutakoan, haurrekin lan egin zuen hainbat heziketa proiektutan. Litografia, diseinu eta ilustrazio ikastaroetan parte hartu du. Gaur egun ilustratzaile lana beste hainbat jarduera artistikorekin uztartzen du.

http://aitziberakerreta.blogspot.com