Ricardo Alcántara

Montevideo, 1946

Psikologia ikasi zuen Sao Paulon, baina 1975ean Barzelonara aldatu zen eta harrezkero bertan bizi da, literaturari emana. Ehun liburutik gora eman ditu argitara, nobelak -horietako batzuk hainbat hizkuntzatara itzuliak- eta haur eta gazteentzako liburuak tarteko direla. Bestalde, honako sariak ere jaso ditu: Austral Infantil (1987), Lazarillo (1987) eta Apel-les Mestres (1990). Bere ekoizpen literarioa Venezuelako Liburuaren Bankuko Ohorezko Zerrendan eta The White Ravens-en ere ageri da.