Carles Arbat

Bescanó, Girona , 1973

Diseinu Grafikoan graduatua Olot-eko Arte Eskolan. Argitalepenen, mundu grafikoaren eta publizitatearen arloan egin du lan. Heldu, gazte eta umeentzako liburuen irudiak egin ditu. Kolaboratzaile-lana egin du zenbait aldizkarirentzat, eta erakusketetan ere hartu du parte, banaka zein taldean, zenbait arte-eskola, gizarte-etxe, udal zentro eta kultur etxetan. Irudigileentzako Lazarillo saria irabazi zuen (2002).