Anthony Browne

Sheffield (Inglaterra), 1946

Leeds College of Art-en egin zituen ikasketak, eta diseinu grafikoan trebatu zen. Gizakia irudikatzeko daukan perfekzio-beharra Manchester-en etorri zitzaion, bertako ospital batean osasun gaien marrazkilari gisa ibili zenean. Geroago hasi zen haurrentzako ipuinak sortzen eta apaintzen, zorion postalak margotzeari ekin zionetik. Browne-ren estiloan margolari surrealisten eragina atzeman liteke, eta maite ditu gertaldi onirikoak eta osagarri bitxiak. Bere ibilbidean jaso dituen sarien artean Kate Greenaway domina eta Kurt Maschler saria aipa litezke, baina oroz gain nabarmentzekoa da 2.000 urteko Hans Christian Andersen saria, bere obra osoarengatik. Sari hau irabazitako aurreragoko britaniarrak 1956an jaso zuen. Hizkera plastikoarekiko loturak eta ikusi eta irakurtzeko molde berriak saiatu dituzten egile ingelesetan ezagunenetakoa da. Adibide bikainak dira Gorila, Urdaburutarrak (Kalandrakak argitaratua euskaraz, galegoz eta portugesez), Aldaketak, Tunela, Zoologikoa eta Willy saila. Kritikoek diote Browne-ren lanak lotura kultural eta artistikoz beteriko mudua sortzen duela, testua osatzeko eta interpretatzeko irakurlearen inteligentzia zorrozten dituzten arrasto eta gako bisualak eskaintzen dituela, adina kontuan hartu gabe.