Eric Carle

Siracusa, New York (EEUU), 1929

Eric Carle, 70 album baino gehiagoren egile, 1967an hasi zen liburuak ilustratzen, urte askotan publizitate agentzia bateko arte zuzendaria izan ondoren. Akademie der Bildenden Künste (Sttutgart, Alemania) izeneko arte eskola famatuan ikasi zuen. Gero, 1952an, Estatu Batuetara itzuli zen paper zorro bat besapean eta 40 dolar sakelean, aukera baten bila, eta aukera hori The New York Times-eko diseinatzaile grafiko gisa iritsi zitzaion. Osorik, irudi esta testua, argitaratu zuen lehen liburua 1,2,3, to the Zoo (1968) izan zen, geroago, The very hungry caterpillar etorri zen. Bolognako Haur Liburuaren Nazioarteko Feriaren saria eskuratu zuen, Haur Liburu-dendarien Elkarteak eta Liburutegien AEBetako Elkarteak emana. Eric Carle-k hauxe esana du: "Nire liburu gehienen bitartez etxearen eta eskolaren arteko zubi lana egin nahi dut. Etxetik eskolara joan beharra haurtzaroaren bigarren traumarik handiena da; lehena, noski, jaiotzea da. Bi kasuetan babes eta epeltasun toki bat uzten dugu toki ezezagun batera joateko. Uste dut haurrak sortzaileak eta ikasteko gauza direla berez. Nire liburuetan aipatutako beldur hari eusten saiatzen naiz, eta haren ordez mezu positibo bat igortzen. Erakutsi nahi diet ikastea liluragarria eta jostagarria dela".

http://www.eric-carle.com