Miguel Cerro

Kordoba, 1985

Diseinu grafikoko goi mailako teknikaria da, eta prestakuntza zabaldu du irudigileekin egindako zenbait ikastaro eta tailerri esker. Irudigintza eta diseinu grafikoa du ogibidea 2008az geroztik. Hainbat diseinu, publizitate eta irudi lan egin ditu, eta kartelak eta liburu irudidunak dira bere espezialitatea. Egile edo irudigile gisara, dozenatik gora obra ditu argitaraturik. Haietako batzuek sariak eta aipamenak jaso dituzte lehiaketa batzuetan. Irudigintzako Katalogo latin-amerikarrerako hautatu zuten 2013an, baita Bratislavako 2015eko Biurtekorako ere. Madrilen eta Andaluzian egindako zenbait erakusketatan hartu du parte.

http://miguelcerrocreacion.com/contacto/