Wolf Erlbruch

Wuppertal (Alemania) , 1948

Diseinu grafikoa ikasi zuen, eta marrazkilari-lanean aritu zen publizitate industrian. 80ko hamarkadan, haurrentzako liburuak idazten eta ilustratzen hasi zen. 1990etik 1997ra bitartean, marrazki grafikoko eta ilustrazioko irakaslea izan zen Düsseldorf-eko Arte Ederretako Unibertsitate Eskolan. Gaur egun Arte irakaslea da Wuppertal-go Unibertsitatean. Sari asko jaso ditu; nabarmenenak hauek: Haurren Literaturako Alemaniako Saria, Haur eta Gazteentzako Liburuen Boloniako Azokako Saria, Gazteen Literaturako Alemaniako Sari Berezia 2003an –bere obra guztiagatik–, eta Hans Christian Andersen Saria 2006an.