(Gustavo A. Rosemffet) Gusti

Buenos Aires, 1963

Fernando Fader Arte Eskolan ikasi zuen eta bere lana nola telebistako animazioaren arlora, hala komikiaren ilustraziora eta album ilustratura ere bideratu zuen. 1985 urtean Europara aldatu zen: Parisera, Madrilera eta Barzelonara. Besteak beste, Apeles-Mestres Saria jaso du eta Bratislavako Urrezko Sagarra (1989), Ilustrazio Sari Nazionala (1994), Lazarillo Saria (1991), Ilustrazioko Sari Iberoamerikanoaren ohorezko diploma (1994), Serra d´Or eta Juncada sariak (2007 eta 2015). Bere obra The White Ravens zerrendan, Venezuelako Liburuaren Bankuan eta IBBY Ohorezko Zerrendan nabarmendua izan da. Einako diseinu eskolako graduondoan eskolak ematen ditu. Naturarekin harremanetan dauden proiektuetan kolaboratzeaz gain, askotariko gaitasunak dituzten pertsonekin arte plastikoak lantzen dituen Windown-La Ventanako sortzaileetako bat da.

http://gustiart.com/

Egile beraren beste liburu batzuk gazteleraz