Carole Hénaff

Orange (Frantzia), 1973

Lehenbiziko urteak Parisen eman zituen, eta bertan ikasi zuen Filosofia, baita Antzerkiko Literatura ere. 1994an Bartzelonara aldatu zen: irudigintza ikasi zuen, arte grafikoak eta ordenagailu bidezko animazioa. 1999tik 2003ra bitartean, Peret izeneko estudioan egin zuen lan (diseinu, komunikazio eta sormen estudioa). 2004an bere estudioa sortu zuen. Bertan, publizitatea egiten du, baita liburu, aldizkari eta karteletarako irudiak ere. Bidaia-kaierak argitaratzea du beste egitekoetako bat. Bere lana Bartzelonako hainbat aretotan jarri da ikusgai.

http://www.carolehenaff.com/

Egile beraren beste liburu batzuk gazteleraz