Chema Heras

Ávila, 1957

Ingeleseko irakaslea da Cambadosen (Pontevedra), eta FAKTORÍA K DE LIBROS argitalpen-kontseiluko kidea da. Poema-liburu bat argitaratu zuen, "Nido de amor e cuna" (egile-edizioa, 1982), eta ipuin-bilduma bat, "Bulebule" izenekoa, hezkuntzako esparruarentzat, galegozko irakurketarako. Australian egindako egonaldian, liburu sail bat idatzi zuen, Hegoaldeko Gales Berriko Hezkuntza Departamentuak argitaratzeko. 1990. urtean, Sotelo Blanco argitaletxearekin, "A fuxida dos Nenos" argitaratu zuen, eta, 1999an, "Cuando Matías tuvo ganas de hacer pis en la noche de Reyes" obrak ikusi zuen argia. "Aiton-amonak" liburua ere idatzi zuen, KALANDRAKAk gaztelaniaz, galegoz, katalanez, euskaraz eta portugesez argitaratua. Liburu honek Llibreter Saria irabazi zuen 2003an. Herasek itzulpenak ere egin ditu, "Las aventuras de Pinocho" esaterako. Liburu honekin, KALANDRAKA bere katalogoko 100. izenburura ailegatu zen gaztelaniaz.

Egile beraren beste liburu batzuk gazteleraz