Judith Kerr

Berlin, 1923

Naziek boterera eskuratu eta denbora gutxira, Judith Kerr eta judutar jatorriko haren familia Alemania utzi eta Suitzara joan ziren lehenbizi, gero Frantziara joan ziren eta, handik, Erresuma Batura. Han, Arte ikasketak amaitu zituen eta britainiar herritartasuna lortu zuen. Literaturan, margogintzan eta ilustraziogintzan jarduten hasi aurretik, Gurutze Gorrian lan egin zuen II. Mundu Gerraren garaian. Telebista-gidoigilea ere izan zen BBC katean. Haurrentzako zenbait lan idatzi zuen, eta baita eleberri autobiografikoak ere, erbesteko bizimodua eta gerra amaitutakoan Berlinerako itzulera kontatuz "Deutscher Jugendliteraturpreis˝ Saria jaso zuen 1974an "Hitlerrek untxi arrosa lapurtu zuenean" lanagatik.