Daniela Kulot

Schongau, 1966

1988an Arte Hezkuntzako ikasketak hasi zituen Augsburg-eko Unibertsitatean, eta ondoren diseinu grafikoa eta ilustrazioa ikasi zuen. 1993an margolari, ilustratzaile eta diseinatzaile gisa hasi zen lanean, freelance moduan. Municheko Arte Ederren Eskolan osatu zuen bere prestakuntza. Haur literaturako nazioarteko azoketan ibili zen, hala nola Boloniakoan, eta Thienemann argitaletxe alemaniarrak bere lanak argitaratzeko lehen aukera eman zion. 1999an marrazketa eskolak ematen hasi zen Augsburg-eko Lanbide Eskolan. Bere lanak ikusgai egon dira Bratislavako Nazioarteko Biurtekoan (1997), Günzburg-eko Museoan (2001) eta Nagamako (Japonia) Arte Erakusketan (2002), besteak beste.

http://daniela-kulot.de

Egile beraren beste liburu batzuk gazteleraz