Leo Lionni

Amsterdam (Herbehereak), 1910; Toscana (Italia), 1999

Leo Lionni arte-giroan hazi zen -ama opera-kantaria izan zen; osaba Piet, berriz, margolaritza-zale handia-eta oso gaztetatik jakin zuen huraxe izango zela bere zoria. Jaso zuen formakuntza, aldiz, ez zen artistikoa izan, Ekonomian dokturatu baitzen. 1931n Milanen bizitzen hasi zen eta lehen harremanak izan zituen diseinu grafikoarekin. 1939an Ameriketara joan zenean, Filadelfiako publizitate-agentzia batean, Olivetti korporazioan eta Fortune aldizkarian lan egin zuen. Artista gisako ospea ere lortu zuen eta bere margolanak galeriarik onenetan erakusten hasi ziren, Estatu Batuetatik Japoniaraino. Lionnik berak noizbait esan zuenez, "Nolabait, nonbait, arteak haurtzaroko sentimernak adierazten ditu beti". Haurrentzat idatzi zuen lehen liburua ia ustekabean sortu zen 1959an: tren-bidaia batean, zetazko paper zatiez egindako istorio baten bidez bilobak entretenitzea otu zitzaion. Halaxe sortu zen "Urdin Txiki eta Hori Txiki", eta haren atzetik mundu osoko adituek txalotutako 40tik gorako obra gehiago. Eskultore, diseinatzaile, margolari eta ilustratzaile gisa egindako merituengatik Arte Grafikoen Amerikar Institutuaren Urrezko Domina jaso zuen 1984an.

Egile beraren beste liburu batzuk gazteleraz