Rebeca Luciani

La Plata (Argentina), 1976

Arte Plastikoetan lizentziatua, Bartzelonako Arte Ederren Fakultatean. 15 urte daramatza zenbait herritako argitaletxe batzuen liburuetako irudiak egiten. Marrazkigile ez ezik, irakaslea ere bada. Bartzelonan, Sao Paulon, Txileko Santiagon eta Buenos Airesen, irakasle dabil irudigintza tailerretan. Bere lana The White Ravens-en zerrendan sartua da. Gainera, finalista izan da Album Irudidunak egiteko "Compostela" Nazioarteko I. Sarian. Serra d'Or, Açorianos eta Junceda sariak irabazi ditu.

http://www.rebecaluciani.es

Egile beraren beste liburu batzuk gazteleraz