Sergio Mora

Bartzelona, 1975

Bartzelonako Arte eta Ofizioen Eskolan ikasi zuen, Llotjan. Mugimendu Pop Surrealistaren protagonistetako bat. Diziplina askotako artista, haurrentzako liburuetako irudien egilea, bideo-egilea, margolaria, diseinatzailea, dekoratzailea, performerra eta komiki-egilea. Kolaboratzailea hainbat herrialdetako aldizkaritan. Publizitate kanpainetan hartzen du parte. Haren lanak -Magicomora goitizenarekin batzuetan- Espainiako eta nazioarteko galeria eta azoka batzuetan izan dira ikusgai. Junceda saria irabazi du (2004 eta 2010), baita Diseinuko Grammy Latinoa ere (2016).

http:// www.sergiomora.com