Helen Oxenbury

Ipswich, Erresuma Batua, 1938

Ipswicheko Arte Eskolan eta Londreseko Arte eta Diseinu Eskola Nagusian egin zituen ikasketak, azken honetan ezagutu zuen bere senarra, John Burningham, egile eta marrazkigilea. Antzerki konpainietan, ABC telebista katean eta Shepperton zine estudioetan aritu da disenatzaile eta eszenografia lanetan. 1967az geroztik ibilbide luzea egin du haur liburuak idazten eta ilustratzen. Milioika ale saldu ditu mundo osoan zehar. Birritan jaso du Katee Greenaway domina eta Kurt Maschler Saria, eta hirutan Smarties Book Saria, Liburuzainen Elkarte Britainiarraren aipua ahaztu gabe.