Marcus Pfister

Berna, 1960

Bernako Arte Eskolan ikasi zuen eta publizitate agentzia batean hasi zen lanean diseinatzaile grafiko gisa. Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon zehar bidaiatu ostean, Suitzara itzuli eta ilustratzaile ibilbideari ekin zion. 1986an bere lehen liburua argitaratu zuen, eta sei urte geroago argitaratu zuen "Ortzadar arraina", bere nazioarteko arrakasta handia, zeina mundo osoan 30 milioi aletik gorako salmentak izan dituen liburu bilduma bilakatuko baitzen. Telebistarako marrazki bizidunen moldaketa bat ere egin zen. Harrezkero berrogeita hamar liburu inguru argitaratu ditu eta hizkuntza askotara itzuli dira. Asia, Amerika eta Europan barrena ibili da bere lana ezagutarazten. Askotariko teknika eta estiloak landu ditu, bi amaiera desberdineko istorietatik hasita orri zatituak dituzten liburu eta "Ortzadar arraina" lanean agertzen diren irudi holografikoetara. Liburu honengatik jaso ditu, besteak beste, Christopher Saria (1992, New York), Kate Greenaway Sarirako izendapena (1993) eta Boloniako Haur eta Gazte Liburuaren Azokako Critici in Erba Saria (1993). http://www.marcuspfister.ch