Gianni Rodari

Omegna (Italia), 1920; Erroma (Italia), 1980

Polítikaria, kazetaria, pedagogoa eta idazlea. Andersen Saria jaso zuen 1970ean. Irakasle Eskolan ikasi, eta eskola partikularrak ematen hasi zen. Italiako Alderdi Komunistari loturik, kolaboratzaile aritu zen zenbait egunkarirentzat (L'Ordine Nuovo eta L'Unitá), eta haietan haur literatura landu zuen, bere egiazko grina. Errealitatean oinarriturik El Arbolen planeta egin zuen, baina umorea eta arrakasta gero iritsi ziren, obra hauekin: Ipuin luzeak irribarre batekin, Le avventure di Cipollino edo Il libro delle filastrocche. Novelle fatte a macchina, Telefonozko ipuinak eta Jolas egiteko ipuinak ditu maisu-lanak, herri literaturaren bertsioak egiteko pentsatuak, erakusteko ezen laburtasunez istorio onak sortzen direla eta irakurleari ipuinaren bukaera aukeratzeko bidea ematen diola. Eskoletara bisitak egin eta umeekin lan egin eta gero, Fantasiaren Gramatika idatzi zuen (1973): pedagogia garaikiderako aportazio handia, zeinean adierazi baitzuen literaturak iraultzailea eta askatzailea izan behar duela.

http://www.giannirodari.it/

Egile beraren beste liburu batzuk gazteleraz