Michael Rosen

Harrow, Middlesex, 1946

Oxfordeko Wadham College delakoan ikasketak bukatutakoan BBC hasi zen lanean, 1969an, eta haurrentzako hezkuntza-telesailetarako gidoigile aritu zen. 90eko hamarkadan haur literaturari buruzko formazioa osatu zuen Reading eta North London unibertsitateetan. Gai horri buruzko eskolak eman ditu Londreseko Unibertsitatean. Gaur egun irrati magazine bat aurkezten du BBCn. Hainbat sari jaso ditu, hala nola, Children's Laureate delakoa 2009an, eta ohore akademikoak Exeter, Nottingham eta East London unibertsitateetan, besteak beste. Frantses gobernuak Arte eta Letretako Zaldun izendatu zuen. Irakasleen Elkarte Nazionalak Fred eta Anne Jarvis saria eman zion 2010ean.

http://www.michaelrosen.co.uk/