Maurice Sendak

Brooklyn, New York (AEB) , 1928; Connecticut (AEB), 2012

Haurrentzako 90 liburu baino gehiago argitaratu zituen 1951z geroztik, eta ibilbide oparo horregatik 1970ean Andersen Saria eta 1983an Laura Ingalls Wilder Saria jaso zituen. Amerikako Estatu Batuetako gobernuak Arteen Domina Nazionala eman zion 1996an, eta 2003an Astrid Lindgren Nazioarteko Saria eman zioten Christine Nöstlinger egile austriarrarekin batera. Margolaritza eta marrazkigintza ikasi zituen Art Students League of New York delakoan. All America Comics delakoan lortu zuen bere lehen lana ilustratzaile gisa, eta 1951n Harper and Brothers argitaletxearentzat lan egiten hasi zen ilustratzaile gisa. Literaturaren alorrean benetako iraultza eragin zuen bere liburuetako forma, eduki eta ideiengantik. Berezitutako kritikaren aburuz "Estatu Batuetako gizon eraginkorrenetako bat izan zen, milioika umeren fantasiak irudikatzea erantzukizun ikaragarria dela kontua hartuta". [Argazkia: John Dugdale ©]

Egile beraren beste liburu batzuk gazteleraz