Marc Taeger

Berna (Suitza), 1963

Milán, Nápoles, Schriesheim eta Lisboa hirietan bizi izan da. 1975ean Bartzelonan kokatu zen, eta bertan diseinu grafikoa ikasi zuen. Gaur egun Galizian bizi da, diseinatzaile eta ilustratzaile lanean diharduela. Bere lana hainbat arlotan garatu du, hala nola, animazioan, margolaritzan, eskulturan eta arte grafikoan, eta Luxemburgo, Alemania, Txina, Espainia, Frantzia eta Costa Rica-n erakutsi izan du, besteak beste. Daniel Gil 2005 Saria jaso zuen "La verdadera historia de Caperucita" liburuagatik, KALANDRAKAk argitaratua. Argitaletxe horretan, "Aquiles el puntito", "Garbancito" eta "Tic-tac" ere ilustratu ditu. FAKTORIA K etxeko narratiba bildumaren irudi grafikoaren diseinatzailea da.

http://www.marquski.com

Egile beraren beste liburu batzuk gazteleraz