Adela Turin

Italia, 1939

Artearen historialaria eta idazlea. 60ko hamarkadan haurrentzako literaturaren ezaugarri sexistak aztertu zituen. Milanen, Rivolta taldean hartu zuen parte (mugimendu feministari lotutako taldea). Famlia patriarkalaren generoko bazterkeriari gogo egiteko asmoz, "Dalla parte delle bambine" bilduma sortu zuen, eta 1975etik 1980ra bitartean, hogei liburutik gora argitaratu zuen. Adela Turín eta Nella Bosnia, garai hartan, "La Rinascente" ari ziren lanean. Urte batzuk geroago, Parisera joan zen, eta han, Silvie Cromer-ekin, "Du côté des filles" elkartea sortu zuen, 1994az geroztik hezkuntzako materialen sexismo kasuak aztertzen dituena eta argitaletxe, erakunde eta herritarrak sentsibilizatzeko mekanismoak sortzen dituena. Gaur egun, irakurtzeaz eta bidaiatzeaz gainera, artikuluak idatzi eta hitzaldiak ematen ditu.