Felipe Ugalde

Mexiko, 1962

Komunikazio Grafikoa ikasi zuen Mexikon (INAMeko Arte Plastikoen Eskola Nazionalean). Bertantxe, Irudigintzako irakaslea izan zen. Bere ibilbide artistikoan, zenbait sari jaso ditu. Hainbat erakusketatan hartu du parte, eta plastikako lantegien arduraduna izaten da. Irudigile aritzen da haurrentzako album, testu-liburu eta material didaktikoetarako. 20 urte daramatza horretan. Mexiko Hirian album irudidunen lantegi batean parte hartutakoan sortu zuen Amets handi bat ipuinaren istorioa.