Faktoría K de Libros

Faktoría K Kalandraka argitaletxearen zigilu bat da, zenbait arlotako liburuak sortzen dituena: artea, kontakizunak, ezagutza, argazkigintza, banda diseinatua eta album irudidunak. Testuen eta irudien tratamendutik hasita, itzulpenarekin eta orrialde bakoitzaren diseinuarekin segi, eta inprimaketa lanarekin buka, arreta eta lan saiatu eta fina dira ezaugarriak nagusiak. Faktoría K-ren katalogoan bertan sortutako liburuak daude, baina baita beste kultura batzuetatik itzulitakoak ere; bai ume txiki, gaztetxo eta gazteentzako liburuak, bai helduentzakoak ere. Bi ardura berezi ditu zigilu honek: sortzaile berriak nazioarteko merkatuetan sartzea, eta beste herrialde batzuetan argitaratu diren liburu nabarmenenak gure merkatuan txertatzea. Horren ondorioz herri hauetako guztietako lanak ditugu: Frantzia, Alemania, Suitza, Erresuma Batua, Japonia, India, Estatu Batuak, Kanada, Finlandia...

Lan honek hainbat sari eta errekonozimendu eman dizkio zigiluari 2005ean bere ibilbidea hasi zuenetik: Arte-liburuen Argitalpenaren Sari Nazionala 2007an (Kultura Ministerioa); "Lois Tobío" Itzulpen Saria 2008an, "No-Ficción" Ánxel Casal Saria 2010ean (Galiziako Argitaratzaileen Elkartea), Germán Sánchez Ruipérez fundazioko eta Venezuelako Liburuaren Bankuko erreferentzia bibliografikoak, liburu nabarmenduak Portugalgo, Mexikoko, Txileko eta Argentinako Irakurketa Plan Nazionaletan. 2008. urteaz geroztik, eta Orihuelako Udalaren Hezkuntzako zinegotzigoarekin batera, Faktoría K-k urtero Umeentzako Poesia argitaratzen du: "Ciudad de Orihuela" nazioarteko saria.

Irakurketaren fruituak asko izan daitezke: denbora-pasa eta pentsaraztea, baina baita jakin-mina asetzea eta gure adimena piztu eta kitzikatzea ere, inguratzen gaituen mundua hobeki ulertzea eta barrenean daramatzagun munduak adieraztea. Faktoría K-k, horregatik, zubi-lana egin nahi du gure kulturaren eta beste zenbait errealitateren artean, gure barnean emozioa pizteko gaitasuna duten liburu hauen bitartez.