KALANDRAKA PROIEKTUA

1998an, "Amets egiteko liburuak" goiburuarekin aurkeztu zen KALANDRAKA apirilaren 2an, hau da, Haur eta Gazteentzako Liburuaren Nazioarteko Egunean. Helburua galegoz kalitate estetiko eta literario hobereneko liburuak argitaratzea zen, gure herrian hizkuntza-normalizazioa bultzatzeko. Galiziatik abiatuta, KALANDRAKAk, beste hizkuntza batzuetara ireki zuen bere katalogoa, eta gaur egun hizkuntza anitzeko proiektua da, hauetan guztietan argitaratzen baitu: galegoa, katalana, euskara, portugesa, italiera eta ingelesa. Gaur egun KALANDRAKAk bere zigiluak ditu Portugalen, Italian eta Mexikon. Norberak sortutako album irudidunak, ipuin tradizionalen egokitzapenak, haur eta gazteentzako garai guztietako literaturako klasikoak berreskuratzea, oraindik irakurtzen ez dakitenentzako liburuak, hezkuntza premia bereziko haurrentzakoak, fikziozko liburuak, liburu-diskoak, poesia eta artea dira gure lan-lerroak, katalogo bizia eta askotarikoa osatu dutena. LIBURUEN K FAKTORIAren zigilua gehituta, irakurgaien eskaintza helduentzako literaturara, zabalkuntza zientifikora eta argitalpen berezietara ere hedatu da. Talde-lanaren fruitu, KALANDRAKAk bere ibilbidean sari asko ditu jasorik: Ilustrazioaren 1. Sari Nazionala (1999an, Óscar Villánen Untxitxo txuria izeneko liburuari emana), edo Argitalpen Lan kultural hoberenaren 1. Sari Nazionala 2012an. Iturri hauetatik edaten dugu: KALANDRAKAk kulturartekotasunaren, berdintasuneko hezkuntzaren, tolerantziaren eta ingurumenaren alde duen konpromisoa; ume txikien irudimena eta jakin-mina pizteko estrategiaren zutabe hartzea irakurzaletasunaren bultzada; sortzaileentzako laguntza, Album Irudidunak egiteko "Compostela" Nazioarteko Saria eta Haurrentzako Poemen Nazioarteko Orihuelako Hiriko Saria sustatuz. Iturri horien guztien fruitu da gure gogoa: limurtzen, bihotza ukitzen, dibertitzen eta denbora irauten duten liburuak egiten jarraitzekoa.